Itsasoko apar, esne-bidea, behelaino eta putzuzulo artean ezagutu ginen. Horrela begiratuta maitasun istorio bat dirudi, baina laguntasuna izan zen sortu zena, argazkilaritza begiratzeko modu berdin batek lotuta. “Argazkilaritzarekin bizi gara” eta ez “argazkilaritzatik”, garbi daukagu. Argazkilaritza lana izateaz gain eguneroko bizitzarako laguna ere badelako guretzat. Gure denbora librean ere argazkiak ateratzen ditugu, eta uneoroko formakuntzan eta esperimentazioan darraigu, gelditu gabe. Bizitzeko eta arnasteko modu bat da argazkilaritza guretzat. Gure irudiekin emozionatu, eta barnean denok daukagun mekanismo ederra, egunero aurrera eginarazten digun hori, poz-pozik funtzionatzen jarrai dezan.